kirol portua
1997an eraiki zen El Abra-Getxoko Kirol Portua, eta Getxoko hiriguneko zona pribilegiatuan dago, Ereaga hondartzaren alboan. 132 atrakaleku ditu, eta dituen instalazioengatik Kantauriko kirol portu garrantzitsuenetako bat da. Azken urteotan milaka turisten sarbidea izan da kruzeroen kaiari esker.
Instalazioek itsas bidaietarako terminalaz gain, Getxoko Bela Eskola, Arraun Eskola eta hainbat denda nautiko hartzen dituzte, nabigatzaile, urpekari eta arrantza zaleentzat. Getxo Aquarium da beste interesguneetako bat, itsas giro ezberdinak erakusten dizkigu eta bisitariari ozeanoetako bizitza ezagutzeko aukera ematen dio. Ekipamendu hori aisialdigune batekin osatzen da, zineak, jantokiak eta tabernak bezalako jarduerekin; hala, Bilbo Handiko aisialdiaren erreferenteetako bat bilakatu da.
Gaur egungo aisialdiaren agertoki gisa, Kirol Portuan aurrera eramango dituzte gazteentzako jarduerak, itsas kirol jarduerak (surfa, bela, arrauna, urpekaritza...), eta baita aisialdirako modu berriak ere: musika, zinea edo skate-a.
Itsas pasealekuan egingo dituzte jarduera horiek.











