euskara | castellano

churruca kaia

Puente Bizkaia

 

Churruca Kaia
Agertoki horretan klasikoaren eta 20eko hamarkadako urrezko garaien esentzia topatuko dugu, belle époque estiloan, proposamen anitzekin, familia osoarentzat, oro har, eta haurrentzat, bereziki.

Haur eta zaharrentzako joko klasikoen jaialdia, garaiko musika girotzeko Big Band bat, antzerki saioak, eta garaiko belozipedoak edo produktuak saltzeko eremua dira proposamenetako batzuk.

Ekintzak Churruca kaiaren inguruan izango dira, Areetako hondartzaren parean, duela gutxi berritu den oinezkoetzako gunean, itsasoko bainuen aintzindari,  XIX. eta XX. mende amaierako dirudunen gozamenerako izan zena.

Eremu horretan dago Bizkaiko transbordadorea, Zubi Esekia izenez ezaguna, UNESCOk Giza Ondare izendatu zuena 2006an; halaber, Europako estilo ezberdinetako jauregiek eta luxuzko etxeek urrezko garai batera garamatzate.

 

churruca kaiko jarduerak

JARDUERAK