portu zaharra
GSW ekimenak, astebeteren barruan, jarduera mordoa antolatzen ditu, Getxoko kostaldeko agertoki ezberdinetan eta ia beti aire zabalean. Baina jarduerarik gehienak asteburuan izango dira eta toki jakin batean: Algortako Portu Zaharrean.
Astegunetako jarduerak Ereaga hondartzaren inguruan izango dira.

Portu Zaharrak kostako kokaleku txiki baten ohituraren esentzia hartzen du, haren portuarekin, ohiko etxebizitzekin eta itsaso usainarekin.
Toki turistikoa da, eta kaleetatik barrena ibiltzeko interesa pizten du; halaber, eremu mugatu batean tabernetan pintxoak dasta daitezke eta jatetxeetan herriko gastronomia, arrainak eta mariskoak, batez ere. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Monumentu Multzo izendapenaz kalifikikatu du Kultura Ondasun gisa.
Algortako portu zaharraren eta Arriluzeko kai muturraren artean dago Ereaga Hondartza; xarma handikoa da bai getxotarrentzat, bai bisitarientzat.
Hondar xehedun hondartza da, 800 metro luze ditu eta oso eskura dago Ereaga hondartza; hainbat sari jaso izan ditu uraren eta kudeaketaren kalitatearengatik (2009, 2010 eta 2011. urteetan iso banderak lortu zituen). Baina, hondartzaz gain, inguruko jatetxe, hotel, taberna eta abarrei esker, jarduerak antolatzeko toki paregabea da.










