euskara | castellano
marinel-postal lehiaketa
6 urtetik 12 urtera arteko haurrentzat, hiru kategoriatan. 500 postal onenak Txurruka kaian egon ziren erakusgai.
Txantiloa deskarga ezazu eta parte hartu!!
Lehiaketaren oinarriak
- Lehiaketa honetan Lehenego Hezkuntzako 1.-6. ikasturteko neska-mutilek parte har dezakete.
- Ikastetxeetan emango den txantiloian egingo dira marrazkiak. Txantiloia Getxoko La Caixa edozein bulegoan eta webgune honetan ere lortu daiteke.
- Marrazkiak egiteko erabilgarriak dira edozein margo, akuarela, argizari, tenpera eta beste margozteko- materialak.
- Lehiakide bakoitzak lan bakar bat aurkeztu dezake. Beharrezkoa da izen-abizenak, ikasturtea, ikastetxea, telefonoa eta e-posta ematea. Jasotako datuak 99/15 Lege Organikoak babesten ditu (txantiloian adierazten den arabera).
- Ziklo bakoitzeko (1.-2., 3.-4. eta 5.-6.) irabazle bat aukeratuko da marrazki guztien artean. Irabazleek 150 euroko erosketa-txartel bana irabaziko dute.
- Marrazkiak aurkezteko epea 2012ko ekainaren 8an amaituko da.
- Marrazkiak ikastetxe bakoitzean, txantiloia hartutako La Caixa bulegoan, edo Getxoko Turismo Bulegoetan (Ereaga hondartzan edo Bizkaia Zubian) jasoko dira. Marrazkia hartu ostean partehartzaileei bidaliko diegu lehiaketa honetan parte hartzeko egiaztapena.
- Parte-hartzaile guztiek lortuko dute “MARINELPARTXISA” jokoa. Horretarako, Algortako Portu Zaharrean egongo den GSW-ko txoznan txantiloian dagoen kupoi-saria aurkeztu beharko dute. Epea: ekainaren 30an eta uztailaren 1an.
- Sariak ekainaren 30an, 13:00etan, emango zaizkie,
Algortako Portu Zaharraren karpan. Parte-hartzaile
guztien beste marrazkiak ere ikusgai izango dira goian aipatutako bi egunetan.
Lehiaketako Babeslea:










