zer da getxo sea week
Getxo Sea Week Getxoko Udalak antolatutako turismo-ekimen berritzailea da, hainbat jarduera sustatzen dituzten tokiko hainbat elkarteren, erakunde publikoren eta enpresaren laguntzarekin. Ekimen horren helburu nagusia bisitariei bertako kostaldeko inguru paregabea erakustea da. Izan ere, XIX: mendaren amaieratik hona, Getxo izan da, zalantzarik gabe, Bilbo inguruko, Bizkaiko eta, oro har, Euskadiko kostaldeko opor- eta aisialdi-eremu nagusietako bat.
Getxo Sea Week ekimenak Getxoko kostaldean egiten diren turismo-, kultura- eta kirol-jarduera ugariz dago osatuta; haietako gehienak doakoak dira, gainera, eta herritar orok du haietan parte hartzeko aukera.Getxo Sea Week ekimenaren beste helburu bat gure kostaldeari eta itsas inguruari dagokion balioa ematea eta hura babestea da, baita gure udaleko arkitektura-ondarea ere. 3,5 km-ko eremu batean erreferentziazko 3 eszenatoki finkatuko dira eta, haietan guztietan, hainbat gauzaz gozatu ahal izango dute bisitariek: Gizateriaren Ondare den monumentua, Kantauriko kirol-porturik handiena, 2 hondartza, pasealeku pribilegiatua, Portu Zahar zoragarria, 100 urtetik gorako antzinatasuna duen klub nautikoa, Aquariuma, eta askotariko hotelak, tabernak eta jatetxeak.
Guztiak zaudete gonbidatuta Getxo Sea Week’12 ekimenaz gozatzera.













