euskara | castellano

turismo-proposamenak

Goza itzazu Getxo Sea Week-eko ekintza guztiez, eta turismo eskaintza esklusiboez:

Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko, jar zaitez harremanetan Getxoko Turismo Bulegoarekin: (34) 94 491 08 00 telefono zenbakian, infoturismo@getxo.net helbidean.

 

escapada GSW

urpeko lehenengo saioa

Barne hartzen ditu:

  • Bi gau, gosariarekin (ekainaren 27tik ekainaren 29ra).
  • Ezagutu ezazu urpeko igeriketa (ekainaren 28an).
  • Doako sarrerak Getxo Aquariumera eta antzerki-bisitak Portu Zaharrera.
  • 5 euroko beherapena taxi bidezko turismo-bisitan, "Monumentuen kosta" Taxi Tourrean (20 minutu) edo "Getxo sakonean" (60 minutu).
  • Informazio turistikoa eta Getxo Pass turismo-txartela, eta beherapen gehiago.

Prezioa: gela bikoitzean pertsona bakoitzeko 108 €-tik hasita, hotelean, eta 78,74 €-tik hasita, ostatuan; pakete osoaren prezioa. (gosaria barne; salbuespenak: Areeta ostatua, El Abra eta Salsido 21).

escapada GSW

urpean igeri cousteau-rekin

Barne hartzen ditu:

  • Bi gau, gosariarekin, asteburuan (ekainaren 29tik uztailaren 1era).
  • Urpean igeri Costeuarekin
  • Doako sarrerak Getxo Aquariumera eta antzerki-bisitak Portu Zaharrera.
  • 5 euroko beherapena taxi bidezko turismo-bisitan, "Monumentuen kosta" Taxi Tourrean (20 minutu) edo "Getxo sakonean" (60 minutu).
  • Informazio turistikoa eta Getxo Pass turismo-txartela, eta beherapen gehiago.

Prezioa: gela bikoitzean pertsona bakoitzeko 100 €-tik hasita, hotelean, eta 70,74 €-tik hasita, ostatuan; pakete osoaren prezioa. (gosaria barne; salbuespenak: Areeta ostatua, El Abra eta Salsido 21).

escapada GSW

“gsw 2012 –murgil zaitez”

Barne hartzen ditu:

  • Bi gau, gosariarekin, 40,74 €-tik hasita, pertsona bakoitzeko, ostatuan, eta 70 €-tik hasita, hotelean (gosaria barne; salbuespenak: Areeta ostatua, El Abra eta Salsidu 21) (ekainaren 25etik uztailaren 1era).
  • Getxo Aquariumera sarrerak eta antzerki-bisitak Portu Zaharrera.
  • 5 euroko beherapena taxi bidezko turismo-bisitan, "Monumentuen kosta" Taxi Tourrean (20 minutu) edo "Getxo sakonean" (60 minutu).
  • Informazio turistikoa eta Getxo Pass turismo-txartela, eta beherapen gehiago.
Irteerak belaontzian

irteerak belaontzian

Hainbat eskaintza:
- Bi orduko zeharkaldia. Bi ordu inguruko irteerak belaontzian, 30 €/ pax. Astelehenetik ostegunera. Udako denboraldian.
- Egun erdia: 50 €/pertsona (ostiraletik igandera). Astelehenetik ostegunera %10eko deskontua
- Egun osoa: 80 €/pertsona (ostiraletik igandera). Astelehenetik ostegunera %10eko deskontua

Nahitaezkoa da aurrez erreserba egitea. Baldintza: igeri egiten jakitea

Bidaiari kopurua: belaontziaren arabera, 4 lagunetik 11ra bitartean.
Portu Zaharrean, bisita turistiko antzeztua

portu zaharrean, bisita turistiko antzeztua

Bisitan, aktore talde batek Portu Zaharreko bizitza irudikatu eta azalduko digu, gidari profesional batek lagunduta.

Irteera: ekainaren 30ean, larunbatean, 12:00etan eta 18:00etan
Topagunea: Portuko Arrapala
Prezioa: 6 € pertsona bakoitzeko, 12 urtetik beherakoek doan
Iraupena: 75 minutu
25 bidaiari, gehienez

bisita turistikoak Bizkaia Zubiaren inguruan

bisita turistikoak bizkaia zubiaren inguruan

Bisita turistikoa, UNESCOk giza ondare moduan katalogatutako transbordadore ikusgarri horren ingurua ikusteko.

Irteera: uztailaren 1an, igandean, 12:00etan
Topagunea: Bizkaia Zubiaren Turismo Informaziorako Gunea
Prezioa: 6€ pertsona bakoitzeko, 12 urtetik beherakoek doan.
Iraupena: 75 minutu
25 bidaiari, gehienez

Getxoko Etxe Handien Pasealekua

getxoko Etxe Handien Pasealekua

Interpretazio panelen bidez seinaleztatutako ibilbide autogidatuak bisitariari aukera emango dio garai hartako Areetako jauregien arkitektura ezagutzeko (XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera): estilo nagusiak, arkitekto ezagunenak, eraikin esanguratsuenak, testuinguru soziala, eta abar.

Tokia: Areetako kaia, La Bola hondartzatik Txurruka kairaino.

Instalazio iraunkorra edozeinek bisita dezan.
Getxo Taxi tour

Getxo Taxi tour

Getxo ezagutzeko modu azkarra, 4 hizkuntza dituen audiogida erabilita (gaztelania, euskara, ingelesa eta frantsesa).

- Kostalde monumentala: Bizkaia Zubiaren ondoko taxi geltokian hasten da, eta Portu Zaharrean amaitzen da. Iraupena: 20 minutu. Prezioa: 15€/taxi
- Getxo oso-osorik: Bizkaia Zubiaren ondoko taxi geltokian hasten da eta Getxoko edozein gunean amaitzen da. Iraupena: 60 minutu. Prezioa: 25€/taxi

Taxi bakoitzak 4 lagun har ditzake, gehienez.

 

Urpeko lehenengo saioa, urpean igeri Cousteau-rekin eta “GSW’ 2012 –murgil zaitez” sustapenen baldintzak:

  • Doako erreserben kudeaketa.
  • Ezin da beste sustapen batzuekin bateratu; eskuragarritasunaren araberakoa da.
  • Plaza mugatuak.
  • Getxo Sean Week-erako sustapen esklusiboa, Getxoko Turismo Bulegoaren eskutik.
  • Ordainketa zuzenean egingo da hoteletan, ostatuetan eta taxietan. % 8ko BEZ aparte.

JARDUERAK